Zure curriculum-a infografiko bihurtzeko erreminta bikaina! sartu eta egin zurea Vizualize gunean!Ikusi nire :)
My Infographic Resume: Check out my infographic resume created via Vizualize.me. Create yours with one click
martes, 20 de noviembre de 2012
Nire ibilbidea infografiko baten bidez
Nire laburpen infografikoa
Nerea MAZUELA DEL VALLE
Vizualize. me web orrialdeari esker, zure kurrikulum infografikoa osatzeko aukera dago. Nire curriculum infografikoa ezagutzeko aukera.My Infographic Resume: Enlazea klikatuz nire kurrikulum infografikoa ezagutzejko aukera dago. Klikatu nire laburpen infografikoa eta sortu zurea.
Alderatu zure twitterreko produkzio jarduera beste erabiltzaile batzuekin Visually gunean
Infograkikoa
Infografiak twitter-en
Nerea MAZUELA DEL VALLE
Visual.ly programaren bidez egindako infografia. Web orrialdeak zure lagunen artean koparaketak egiteko aukera ematen du, baita edozein pertsonarekin ere.Ikaragarria da, oso barregarria.
Discover Your Twitter Character on Visual.ly
martes, 13 de noviembre de 2012
Masifikaziorik eza edota master ofizialen eskaintza handia; euskal unibertsitateen adierazle
Unibertsitateen Gida Praktikoa eguneratu du Eroski Consumerrek
Yago MATEO
Masifikaziorik eza, master ofizialen eskaintza handia edota lehen kurtsoko matrikulazio prezio baxuak euskal unibertsitateen kalitatearen agiri dira. Datu hauek eta beste asko Unibertsitateen Gida Praktikoan biltzen dira.
Urtero bezala, EROSKI CONSUMERek eguneratu berri du Unibertsitateen Gida praktikoa. Unibertsitate bakoitzak eskaintzen dituen titulazioak, master ofizialak, zein den sarrera nota, leku kopurua etab. biltzen duen txostena sarean kontsultatu daiteke. Ikerketa honek, estatu mailako unibertsitateen kalitatea konparatu du parametro ezberdinen arabera eta askotan euskal unibertsitateak datu aipagarriak lortu dituzte.
Masifikazioari dagokionez, adibidez, euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien daukatenetakoak (Espainako Estatuko unibertsitate-sisteman oinarrituz). Gainera, euskal unibertsitateean 8,9 ikasle daude irakasle bakoitzeko. Datu positiboa da hau estatu mailan bataz bestekoa 12,4koa dela kontuan hartuta. Azterketa banaka eginez gero, erantzun are positiboagoak lortzen dituzte euskal unibertsitateek. Izan ere, Deustuk du ratiorik onena Euskal Herri mailan; 7,9 ikasle irakasle bakoitzeko bataz bestekoarekin. Euskal Herriko Unibertsitatea ez da atzean gelditu eta estatu mailan, unibertsitate publikoen arteko rankingean ratiorik onena lortu du: 7,9ko ratioa, alegia.

Teknologian oinarrituz gero, Euskal Herriko Unibertsitateak ez ditu Deustuko Unibertsitateak lortzen dituen pareko datuak. Izan ere euskal unibertsitate pribatuetan (Deustun eta Mondragon Unibertsitatean) hiru ordenagailu dituzte ikasle bakoitzarekiko. Nafarroako Unibertsitate publikoan edota EHUn, emaitza ez da hain egokia eta ordenagailu bakoitza 9-12 ikasle artean partekatu behar dute.
Hainbeste ordenagailurik ez baina master eskaintza handia du EHUk. 100 master-ofizial inguru eskaintzen dira Euskal Herriko unibertsitate publikoan Deustun eta Nafarroakoan hogeita hamar bat inguru dituzten bitartean.
Gradu berdina; prezio ezberdina
Aipagarria da gradu berdinen eskaintzan unibertsitateek dituzten prezio guztiz aldenduak aztertzea. Euskal Herria mailan, EHU da matrikulazio preziorik baxuena duen unibertsitatea. Pribatuen artean, Mondragon da merkeena Nafarroako Unibertsitatearekin eta Deustukoarekin konparatuz gero. EHUk 980 euroko prezioa du bataz-beste matrikula bakoitzeko Nafarroako Unibertsitatearena 8.244 eurokoa den bitartean.

Etiquetas:
aukeratu,
consumer,
deustu,
ehu,
eroski,
ikasle,
masifikazioa,
matrikula,
merkea,
mondragon unibertsitatea,
mu,
nafarroako unibertsitatea,
prezioa,
unibertsitateen gida praktikoa
martes, 23 de octubre de 2012
martes, 2 de octubre de 2012
Seth MacFaklane aurkezle Oscar sarietan
Seth MacFaklane "Padre de Familia" telesailaren eta "Ted" filmaren zuzendaria dena, Hollywood akademian aukeratua izan da 2012ko Oscar sariak aurkezteko, 2013ko otsailaren 24 ospatuko direnak.
Aurten, zuzendari lanetan aritu da "Ted" filmean. Zuzendari estatubatuarrak "Padre de Familia", American Dad eta "The Claveland" telesailak sortu ditu. Horrez gain, irailean "Saturday Night Live" programaren aurkezlea izan zen.
martes, 18 de septiembre de 2012
Euskal Herriko Zinema Eskolak blog berria estrenatu du
Nerea MAZUELA
DEL VALLE
Prezioak
550 eta 4.000 euro bitartean dira ikasitako gaiaren arabera

EHUk
aukera askeko kredituak lortzeko Euskal Herriko Zinema Eskola eskaintzen du,
Bilboko Luzarra kalean. Zine-zuzendaritza, argazki-zuzendaritza eta antzezpena,
eta, muntaia,
soinua eta post-produkzioa izango dira hiru zutabe nagusiak
ikasturte berrian. Baina horiez gain, beste hainbat irakasgai izango dira
esaterako, gidoigintza, produkzioa, kritika, bikoizketa etab.
Eskola
hau sortzeko iniziatiba irakasle eta ikasketaburuaren eskutik dator, “krisiak kultura gogor jo duen arren, ekimen
sortzaileari eusteko ahalegina egin nahi dugu” esan du talde sortzaileak. Gaur
egun, inoiz baino premiazkoagoa da mota honetako ekimenak bultzatzea,
zinema-kultura ondarea garrantzitsua delako, argi utzi dutenez.
Kurtso
hauen helburua ikus-entzunezko sektorearen inguruan ikasleen zein interesatuta
dauden pertsonen ahalmenak garatzeko eta
profesional autoaskiak sortzeko eginak daude, eskolako platoak eta ikastetxeko
kanpoaldea erabiliz.
Gaurtik aurrera, odola emateko aukera
Yago MATEO
Irailaren 18tik 20ra
bitartean, odola emateko bi autobus kokatuko dira Leioako kanpusean. Mikel
Laboa plazan zehazki ikasle, irakasle eta odola emateko prest dagoen orok dohaintza egiteko aukera izango du. Goizeko
bederatziak eta laurdenetatik arratsaldeko ordubiak arte Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentroaren bi autobusak lanean egongo dira.
Alvaro Larrea erauzketa
medikuak odola ematearen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Gizartearen bi
herenek odol transfusio bat behar dute noizbait. Hori dela eta, A. Larreak jendea animatu nahi du odola
ematera. Hogei bat minutu irauten du prozesuak eta dohaintza hiru hilabetean
behin egin daiteke. 450-500 zm3 erauzten dira eta odol hori interbentzio errazetarako
zein ebakuntza konplexuetarako da erabilgarri.
Zaldibar, Barakaldo
zein beste hainbat euskal herritatik mugitzen den autobus bakoitzak lau esku-ohe
ditu. Osasun galdeketa bat bete eta mediku batekin hemoglobina eta tentsio
froga batzuk egin ostean, esku-ohean etzan eta odola ematen hastea baino ez
dago. Leioako mantentze-lanetaz arduratzen den langile batek ahaleginik ez
duela suposatzen aitortu du autobusean odola ematen ari zela. Bi urte dira odola
ematen hasi zenetik eta bera bezala, gero eta jende gehiago animatzen ari da
odola ematera. Are gehiago; EAEk odol dohaintza gehien egiten dituenkomunitatea da Nafarroaren atzetik eta europear erreferente batean bihurtu da.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)