martes, 20 de noviembre de 2012

Ibilbide pertsonal eta profesionalaren infografikoa

Zure curriculum-a infografiko bihurtzeko erreminta bikaina! sartu eta egin zurea Vizualize gunean!Ikusi nire :)

My Infographic Resume: Check out my infographic resume created via Vizualize.me. Create yours with one click

Nire ibilbidea infografiko baten bidez

Visualize.me web orrialdeak, aukera ezin hobea eskaintzen du kurrikulum bitxi eta moderno bat sortzeko. Hauxe da nire ibilbidea! ;)

Nire laburpen infografikoa

Nerea MAZUELA DEL VALLE
Vizualize. me web orrialdeari esker, zure kurrikulum infografikoa osatzeko aukera dago. Nire curriculum infografikoa ezagutzeko aukera.


My Infographic Resume: Enlazea klikatuz nire kurrikulum infografikoa ezagutzejko aukera dago. Klikatu nire laburpen infografikoa eta sortu zurea.

Alderatu zure twitterreko produkzio jarduera beste erabiltzaile batzuekin Visually gunean

Konparatu twitterrean dituzun erabiltzaileen produkzio-jarduera eta egin zure infografikoa Visualy gunean! Hona hemen @pe_jesus eta @lmunti ren artekoa!

Infograkikoa

Hona hemen @jesus_pe eta @yagoziberkazeta ren arteko versusa twitterreko aktibitatea biltzen duena. Zein interesgarria den infografiko hau!

Infografiak twitter-en


Nerea MAZUELA DEL VALLE


Visual.ly programaren bidez egindako infografia. Web orrialdeak zure lagunen artean koparaketak egiteko aukera ematen du, baita edozein pertsonarekin ere.Ikaragarria da, oso barregarria.


Discover Your Twitter Character on Visual.ly



martes, 13 de noviembre de 2012

Masifikaziorik eza edota master ofizialen eskaintza handia; euskal unibertsitateen adierazle
Unibertsitateen Gida Praktikoa eguneratu du Eroski Consumerrek
Yago MATEO
Masifikaziorik eza, master ofizialen eskaintza handia edota lehen kurtsoko matrikulazio prezio baxuak euskal unibertsitateen kalitatearen agiri dira. Datu hauek eta beste asko Unibertsitateen Gida Praktikoan biltzen dira.
 Urtero bezala, EROSKI CONSUMERek eguneratu berri du Unibertsitateen Gida praktikoa. Unibertsitate bakoitzak eskaintzen dituen titulazioak, master ofizialak, zein den sarrera nota,  leku kopurua etab. biltzen duen txostena sarean kontsultatu daiteke. Ikerketa honek, estatu mailako unibertsitateen kalitatea konparatu du parametro ezberdinen arabera eta askotan euskal unibertsitateak datu aipagarriak lortu dituzte.
Masifikazioari dagokionez, adibidez, euskal unibertsitateak dira masifikazio gutxien daukatenetakoak (Espainako Estatuko unibertsitate-sisteman oinarrituz). Gainera, euskal unibertsitateean 8,9 ikasle daude irakasle bakoitzeko. Datu positiboa da hau estatu mailan bataz bestekoa 12,4koa dela kontuan hartuta. Azterketa banaka eginez gero, erantzun are positiboagoak lortzen dituzte euskal unibertsitateek. Izan ere,  Deustuk du ratiorik onena Euskal Herri mailan; 7,9 ikasle irakasle bakoitzeko bataz bestekoarekin. Euskal Herriko Unibertsitatea ez da atzean gelditu eta estatu mailan, unibertsitate publikoen arteko rankingean ratiorik onena lortu du: 7,9ko ratioa, alegia.
Euskal Herrian zentratuz, EHU eta Nafarroako unibertsitateak  ikerkuntza jardunik oparoena daukate. Izan ere, euskal unibertsitateetan defendatu diren 572 doktore-testietatik, 503 bi unibertsitate hauei dagokie. Administrazio eta Zerbitzuetako langileei dagokionez, Nafarroako unibertsitatea garaile ateratzen da estatu mailan  1,3 AZL irakasle bakoitzeko datuarekin.
Teknologian oinarrituz gero,  Euskal Herriko Unibertsitateak ez ditu Deustuko Unibertsitateak lortzen dituen pareko datuak.  Izan ere euskal unibertsitate pribatuetan (Deustun eta Mondragon Unibertsitatean) hiru ordenagailu dituzte ikasle bakoitzarekiko. Nafarroako Unibertsitate publikoan edota EHUn, emaitza ez da hain egokia eta ordenagailu bakoitza 9-12 ikasle artean partekatu behar dute.
Hainbeste ordenagailurik ez baina master eskaintza handia du EHUk. 100 master-ofizial inguru eskaintzen dira Euskal Herriko unibertsitate publikoan Deustun eta Nafarroakoan hogeita hamar bat inguru dituzten bitartean.

Gradu berdina; prezio ezberdina
Aipagarria da gradu berdinen eskaintzan unibertsitateek dituzten prezio guztiz aldenduak aztertzea. Euskal Herria mailan, EHU da matrikulazio preziorik baxuena duen unibertsitatea. Pribatuen artean, Mondragon da merkeena Nafarroako Unibertsitatearekin eta Deustukoarekin konparatuz gero. EHUk 980 euroko prezioa du bataz-beste matrikula bakoitzeko Nafarroako Unibertsitatearena 8.244 eurokoa den bitartean.
Lan munduari begira batzuk eta ikerkuntzara beste batzuk, master-ofizialen eskaintza handia dago estatu mailan. 2.564 master aukera dezakete ikasleek bere ikasketak osatzeko 76 unibertsitateen artean. Madrilen, Katalunian eta Andaluzian dago eskaintza handiena. Datu hauek eta beste asko Unibertsitateen Gida Praktikoan bilduta daude ikasleei ibilbidea aukeratzen erreztearren.


martes, 18 de septiembre de 2012

Euskal Herriko Zinema Eskolak blog berria estrenatu du



Nerea MAZUELA DEL VALLE

Prezioak 550 eta 4.000 euro bitartean dira ikasitako gaiaren arabera

Euskal Herriko Zinema Eskolak irailaren 6an kurtsoaren blog berria zabaldu du, non eskolako inguruko argibideak ematen dituen: matrikula egunak (irailak 1tik azaroak 1ra), ikastetxeko instalazioen ezaugarriak, materiala, ikastaro desberdinak eta beraiekin harremanetan jartzeko helbidea.

EHUk aukera askeko kredituak lortzeko Euskal Herriko Zinema Eskola eskaintzen du, Bilboko Luzarra kalean. Zine-zuzendaritza, argazki-zuzendaritza eta antzezpena, eta, muntaia, soinua eta post-produkzioa izango dira hiru zutabe nagusiak ikasturte berrian. Baina horiez gain, beste hainbat irakasgai izango dira esaterako, gidoigintza, produkzioa, kritika, bikoizketa etab.



Eskola hau sortzeko iniziatiba irakasle eta ikasketaburuaren eskutik dator,  “krisiak kultura gogor jo duen arren, ekimen sortzaileari eusteko ahalegina egin nahi dugu” esan du talde sortzaileak. Gaur egun, inoiz baino premiazkoagoa da mota honetako ekimenak bultzatzea, zinema-kultura ondarea garrantzitsua delako, argi utzi dutenez.

Kurtso hauen helburua ikus-entzunezko sektorearen inguruan ikasleen zein interesatuta dauden pertsonen ahalmenak garatzeko eta  profesional autoaskiak sortzeko eginak daude, eskolako platoak eta ikastetxeko kanpoaldea erabiliz.


Gaurtik aurrera, odola emateko aukera


Yago MATEO

Irailaren 18tik 20ra bitartean, odola emateko bi autobus kokatuko dira Leioako kanpusean. Mikel Laboa plazan zehazki ikasle, irakasle eta odola emateko prest dagoen orok  dohaintza egiteko aukera izango du. Goizeko bederatziak eta laurdenetatik arratsaldeko ordubiak arte Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentroaren bi autobusak lanean egongo dira.
           

 Alvaro Larrea erauzketa medikuak odola ematearen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Gizartearen bi herenek odol transfusio bat behar dute noizbait. Hori dela eta,  A. Larreak jendea animatu nahi du odola ematera. Hogei bat minutu irauten du prozesuak eta dohaintza hiru hilabetean behin egin daiteke. 450-500 zm3 erauzten dira eta odol hori interbentzio errazetarako zein ebakuntza konplexuetarako da erabilgarri.
           


Zaldibar, Barakaldo zein beste hainbat euskal herritatik  mugitzen den autobus bakoitzak lau esku-ohe ditu. Osasun galdeketa bat bete eta mediku batekin hemoglobina eta tentsio froga batzuk egin ostean, esku-ohean etzan eta odola ematen hastea baino ez dago. Leioako mantentze-lanetaz arduratzen den langile batek ahaleginik ez duela suposatzen aitortu du autobusean odola ematen ari zela. Bi urte dira odola ematen hasi zenetik eta bera bezala, gero eta jende gehiago animatzen ari da odola ematera. Are gehiago; EAEk odol dohaintza gehien egiten dituenkomunitatea da Nafarroaren atzetik eta europear erreferente batean bihurtu da.