martes, 18 de septiembre de 2012

Gaurtik aurrera, odola emateko aukera


Yago MATEO

Irailaren 18tik 20ra bitartean, odola emateko bi autobus kokatuko dira Leioako kanpusean. Mikel Laboa plazan zehazki ikasle, irakasle eta odola emateko prest dagoen orok  dohaintza egiteko aukera izango du. Goizeko bederatziak eta laurdenetatik arratsaldeko ordubiak arte Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentroaren bi autobusak lanean egongo dira.
           

 Alvaro Larrea erauzketa medikuak odola ematearen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Gizartearen bi herenek odol transfusio bat behar dute noizbait. Hori dela eta,  A. Larreak jendea animatu nahi du odola ematera. Hogei bat minutu irauten du prozesuak eta dohaintza hiru hilabetean behin egin daiteke. 450-500 zm3 erauzten dira eta odol hori interbentzio errazetarako zein ebakuntza konplexuetarako da erabilgarri.
           


Zaldibar, Barakaldo zein beste hainbat euskal herritatik  mugitzen den autobus bakoitzak lau esku-ohe ditu. Osasun galdeketa bat bete eta mediku batekin hemoglobina eta tentsio froga batzuk egin ostean, esku-ohean etzan eta odola ematen hastea baino ez dago. Leioako mantentze-lanetaz arduratzen den langile batek ahaleginik ez duela suposatzen aitortu du autobusean odola ematen ari zela. Bi urte dira odola ematen hasi zenetik eta bera bezala, gero eta jende gehiago animatzen ari da odola ematera. Are gehiago; EAEk odol dohaintza gehien egiten dituenkomunitatea da Nafarroaren atzetik eta europear erreferente batean bihurtu da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario