martes, 18 de septiembre de 2012

Ekoscan, ingurumena hobetzeko plana abian da Leioako Unibertsitatean


                                                                 Leire MUNTION ARTIÑANO 


Ingurumena hobetzeko premiarekin, 2012-2013 ikasturtean Leioako Unibertsitateak Ekoscan plana abian jarri du. Ingurumenarekin solidarioagoak izateko, lan eta ikasketa ingurunean zenbait jardunbide egitean datza plana. Paperaren erabilera hobea egitea, kontsumoa murriztea eta paper hondakin gutxiago sortzea izango da xede nagusia. Baita plastiko-hondakinak murriztea eta birziklatze-tasa handitzea ere.


Helburuak lortzeko asmoz, zenbait ekimen bultzatuko dira. Besteak beste; Dekanotzan eta idazkaritzan paperezko eskuoihalen ordez lehorgailu elektrikoak instalatzea, paper zuriaren ordez paper birziklatua eta klororik gabea erabiltzea, kopiak inprimatzeko esparru komunetan erretiluak jartzea…Gainera birziklatze eta aurrezteari buruzko aholkuak ere zabalduko dituzte campusean zehar. Dagoeneko edukontzien inguruan informazio orriak kokatu dituzte, birziklatzeari buruzko datu eta buruzpideekin. 


Plastikozko hondakinak gutxitzeko, kafe-makinetan “edalontzirik gabe” aukera konfiguratzea erabaki dute. Fakultateko irakasle eta ikertzaileei zein administrazio eta zerbitzuetako langileei ere kikara bat oparituko zaie, plastikozko edalontzirik erabil ez dezaten.Halaber unibertsitateak informazioa eskainiko du garbiguneak non kokatzen diren zehaztuz.





No hay comentarios:

Publicar un comentario