martes, 18 de septiembre de 2012

Euskal Herriko Zinema Eskolak blog berria estrenatu du



Nerea MAZUELA DEL VALLE

Prezioak 550 eta 4.000 euro bitartean dira ikasitako gaiaren arabera

Euskal Herriko Zinema Eskolak irailaren 6an kurtsoaren blog berria zabaldu du, non eskolako inguruko argibideak ematen dituen: matrikula egunak (irailak 1tik azaroak 1ra), ikastetxeko instalazioen ezaugarriak, materiala, ikastaro desberdinak eta beraiekin harremanetan jartzeko helbidea.

EHUk aukera askeko kredituak lortzeko Euskal Herriko Zinema Eskola eskaintzen du, Bilboko Luzarra kalean. Zine-zuzendaritza, argazki-zuzendaritza eta antzezpena, eta, muntaia, soinua eta post-produkzioa izango dira hiru zutabe nagusiak ikasturte berrian. Baina horiez gain, beste hainbat irakasgai izango dira esaterako, gidoigintza, produkzioa, kritika, bikoizketa etab.



Eskola hau sortzeko iniziatiba irakasle eta ikasketaburuaren eskutik dator,  “krisiak kultura gogor jo duen arren, ekimen sortzaileari eusteko ahalegina egin nahi dugu” esan du talde sortzaileak. Gaur egun, inoiz baino premiazkoagoa da mota honetako ekimenak bultzatzea, zinema-kultura ondarea garrantzitsua delako, argi utzi dutenez.

Kurtso hauen helburua ikus-entzunezko sektorearen inguruan ikasleen zein interesatuta dauden pertsonen ahalmenak garatzeko eta  profesional autoaskiak sortzeko eginak daude, eskolako platoak eta ikastetxeko kanpoaldea erabiliz.


Gaurtik aurrera, odola emateko aukera


Yago MATEO

Irailaren 18tik 20ra bitartean, odola emateko bi autobus kokatuko dira Leioako kanpusean. Mikel Laboa plazan zehazki ikasle, irakasle eta odola emateko prest dagoen orok  dohaintza egiteko aukera izango du. Goizeko bederatziak eta laurdenetatik arratsaldeko ordubiak arte Transfusio eta Giza-Ehunen Euskal Zentroaren bi autobusak lanean egongo dira.
           

 Alvaro Larrea erauzketa medikuak odola ematearen garrantzia azpimarratu nahi izan du. Gizartearen bi herenek odol transfusio bat behar dute noizbait. Hori dela eta,  A. Larreak jendea animatu nahi du odola ematera. Hogei bat minutu irauten du prozesuak eta dohaintza hiru hilabetean behin egin daiteke. 450-500 zm3 erauzten dira eta odol hori interbentzio errazetarako zein ebakuntza konplexuetarako da erabilgarri.
           


Zaldibar, Barakaldo zein beste hainbat euskal herritatik  mugitzen den autobus bakoitzak lau esku-ohe ditu. Osasun galdeketa bat bete eta mediku batekin hemoglobina eta tentsio froga batzuk egin ostean, esku-ohean etzan eta odola ematen hastea baino ez dago. Leioako mantentze-lanetaz arduratzen den langile batek ahaleginik ez duela suposatzen aitortu du autobusean odola ematen ari zela. Bi urte dira odola ematen hasi zenetik eta bera bezala, gero eta jende gehiago animatzen ari da odola ematera. Are gehiago; EAEk odol dohaintza gehien egiten dituenkomunitatea da Nafarroaren atzetik eta europear erreferente batean bihurtu da.