Nerea MAZUELA
DEL VALLE
Prezioak
550 eta 4.000 euro bitartean dira ikasitako gaiaren arabera

EHUk
aukera askeko kredituak lortzeko Euskal Herriko Zinema Eskola eskaintzen du,
Bilboko Luzarra kalean. Zine-zuzendaritza, argazki-zuzendaritza eta antzezpena,
eta, muntaia,
soinua eta post-produkzioa izango dira hiru zutabe nagusiak
ikasturte berrian. Baina horiez gain, beste hainbat irakasgai izango dira
esaterako, gidoigintza, produkzioa, kritika, bikoizketa etab.
Eskola
hau sortzeko iniziatiba irakasle eta ikasketaburuaren eskutik dator, “krisiak kultura gogor jo duen arren, ekimen
sortzaileari eusteko ahalegina egin nahi dugu” esan du talde sortzaileak. Gaur
egun, inoiz baino premiazkoagoa da mota honetako ekimenak bultzatzea,
zinema-kultura ondarea garrantzitsua delako, argi utzi dutenez.
Kurtso
hauen helburua ikus-entzunezko sektorearen inguruan ikasleen zein interesatuta
dauden pertsonen ahalmenak garatzeko eta
profesional autoaskiak sortzeko eginak daude, eskolako platoak eta ikastetxeko
kanpoaldea erabiliz.